Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak bat egiten du 'Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!' manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2023ko mai. 17a, 17:59

Larunbatean Gasteizen egingo den Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik! manifestazioarekin bat egiten du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Bide batez, ondorengo mezua ere helarazi nahi izan du Kontseiluak.

Aurreko astean publikatu zuten Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plangintza Sektoriala deiturikoa. Eusko Jaurlaritzak plangintza estrategikotzat saldu duen arren, Urola Erdiko Kontseilu Sozialiatak garbi du, oligarkia finantzieroaren interesetara egin diren banakako proiektuen batura hutsa dela; energia trantsizio kapitalista kaotiko eta suntsitzailearen formalizazioa besterik ez.

Energia berdearen trantsizio hau iruzur hutsa dela azpimarratu nahi dugu, basakeria kapitalistaren beste adibide bat. Horregaitik, Maiatzaren 20an Euskal Herria Bizirikek deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deia zabaltzen dugu.