Larunbatean Gasteizen egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Kontseilu Sozialistak

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak autobusa antolatu du; hain zuzen ere, manifestaziora joateko autobusa izango da, beraz, Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik. Dagoeneko eman daiteke izena Mollergi, Haginpe eta Etxe-haitz tabernetan.

Kontseilu Sozialistek manifestazioak antolatu dituzte larunbaterako, NATOren aurka, gerra eta basakeria kapitalista gelditu lelopean. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak autobusa antolatu du; hain zuzen ere, manifestaziora joateko autobusa izango da, beraz, Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik.

Zapatuan, apirilaren 1ean, Gasteizen izango den manifestaziorako autobusa 16:15ean aterako da Azpeitiko anbulatorioaren aurretik, eta dagoeneko eman daiteke Arabako hiriburura joan-etorria autobusez egiteko izena, Zestoako Mollergi, Azpeitiko Haginpe eta Azkoitiko Etxe-aitz tabernetan. Langabeek bost euro ordaindu beharko dute autobusa, eta landunek, berriz, hamar euro.