Esklabetako jantokia, berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2021ko ira. 22a, 10:28
2020ko otsailean egin zuten jantoki sozialeko irudia.

Ostiral honetan egingo da ikasturteko aurreneko bazkaria, 14:00etan.

Esklabetako jantokia berriro martxan jartzera doa Urola Erdiko Kontseilu Sozialista. Etzi izango da ikasturte berriko lehen hitzordua eta, aurrerantzean, hilero azken ostiraletan eskainiko dira otorduak Esklabetako beheko solairuan.

Ostiral honetan, 14:00etan hasiko dira bazkariak ematen. Otordura joateko asmoa duzuenok, idatz ezazue mezu bat 688 76 90 47 telefonora.