Lan kontratu moten inguruko formakuntza saioa izango da bihar Sindikatu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2021ko eka. 8a, 13:30

Lan kontratu motak izango dira aztergai bihar Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Kontratu mota horien nolakotasunek nahiz ezaugarriek izan ditzaketen ondorioak edo esanahiak aztertuko dituzte, besteak beste. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatu du saioa. 

Autodefentsa laboralerako formakuntza saioak antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, eta aurrenekoa asteazkenean, hilak 9, izango da Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. Bertan, lan kontratu moten inguruko informazio praktikoa eskainiko dugu, eta horien nolakotasunak izan ditzakeen esanahien eta ondorioen inguruan hitz egingo dugu, besteak beste.

Saioa 18:00etan hasiko da, eta irekia denez nahi duen oro bertara daiteke. Formakuntzen helburua da saioen bitartez lan arloan sor daitezkeen arazoei erantzuteko tresnak eskaintzea. 

Beste bi saioak Azkoitian eta Zestoan izango dira. Horietan nomina baten kontzeptuetaz eta kaleratze baten aurrean egin beharrekoez arituko gara.