Oinarrizkotik oinarria aldatzen jarraitzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2021ko mai. 7a, 18:06

Oinarrizko produktuen biltegia herriratzeko kanpaina eginda, lanean jarraitzen dugu. Bideo honen bitartez azken boladan egindako hausnarketak elkarbanatu nahi izan ditugu zuekin. Lanean gabiltza, eta laster izango duzue informazio gehiago. 

Apirilean zehar Oinarrizkotik oinarria aldatu kanpaina egin genun Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Hiru hitzaldi eta hiru elkartasun azokak eginda borobildu genuen oinarrizko produktuen biltegia hauspotzeko kanpaina, baina lan asko dago oraindik egiteko. Horregatik egin dugu bideo hau, egindako hausnarketak eta identifikatutako beharrak zuekin elkarbanatzeko. Era berean, etxez etxe ekarpenak egiteko eskuorriak banatu ditugu. Gainera, laster gauza berriak etorriko dira, baina hori aurrerago kontatuko dizuegu. Ikusi bideoa, hausnartu eta zabaldu!