Etxeko madalenak prestatzen ikasteko tailerra antolatu dute Esklabetan

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2020ko urt. 9a, 20:49

Berezi dator aste honetan Esklabetako Jantoki Soziala. Oraingo honetan etxeko madalenak prestatzen ikasteko tailerra izango da, ostiralean, Esklabetako 0 solairuan. 

Ikastaroa 10:00etan hasiko da, eta nahi duen guztiarentzat irekita egongo da. Jantokia, berriz, 13:30ean irekiko dugu, astero bezala.

Otordu goxoa gozatzeko postre bikainak egiteko aukera izango da.

Etorri eta gozatu!