Nire leihotik

Naturaren deia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2023ko api. 8a, 09:17
(Argazkia: Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2023ko martxoko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da hau.

Askotan mendietara igotzearen zergatiak erantzun arrazional bat ez badu ere, badu zerbait berezia pertsonengan, makina bat jende joaten baita egunero erronka pertsonal, kirol ala entretenimendu gisa. Mendia ez baita harri pilaketa soil bat. Norberak ematen dion garrantziak eta xedeak egiten baitu mendia mendi.

Bizitza bezalakoa da mendira igoera nahiz jaitsiera. Arriskuz, trabaz eta tranpaz josia, non askotan bideak berak amaierak baino gehiago erakutsi ohi duen.

Naturara joateko, mendira igotzeko, jasotzen den barruko dei horrek garbi egiaztatzen du ez dela noizbehinka bisitatzeko toki bat soilik, beharrezkoa dugun etxea baizik.