Gaur hasi dira Saski Summer Camp udalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2019ko eka. 24a, 14:34

Gaur, ekainak 24, hasi dira Iraurgi saskibaloi taldeak antolatutako Saski Summer Camp udalekuak. 2006tik 2011ra bitartean jaiotako hainbat neska-mutil plazan elkartu dira gaur goizean, eta dagoeneko hasi dira saskibaloi nahiz ingeles saioekin. Lau eguneko udalekuak izango dira –gaurtik ostiralera–, eta gaztetxoek Urola Ikastolan nahiz kiroldegian egingo dituzte ekintzak 10:00etatik 18:00etara bitartean. Prestaketa fisikorako entrenamenduak, fisioterapiaren gaineko solasaldiak eta igerilekura irteerak egingo dituzte udalekuetara egingo dituzte egunotan, eta egunero ordubeteko ingeles saio bat jasoko dute udalekuetako parte-hartzaileek.