Saski Summer Camp udalekuetarako plaza gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2019ko ots. 11a, 17:22

Saskibaloia eta ingelesa uztartuta ekainaren 24tik 28ra Azpeitian egingo diren udalekuetarako hasierako 60 tokiak beteta, beste hogei plaza gehitu dira.

Gaur zortzi, otsailaren 4an, ireki zen Iraurgi Saskibaloiak datorren udarako antolatu dituen Saski Summer Camp udalekuetan izena emateko epea. Orduan aurreratu bezala, plazak mugatuak ziren, eta dagoeneko bete dira hasieran prestatutako 60 tokiak.

Harrera ikusita, eta ahalegin berezia eginez, beste hogei plaza gehitu ditu Iraurgik, eta horietarako izen-ematea irekita dago Interneten. Ekainaren 24tik 28ra izango dira saskibaloia eta ingelesa uztartuko dituzten udalekuak, Azpeitian, eta 2006tik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte har dezakete egitasmoan.