Lander Lasa asteko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko urt. 8a, 15:53
Lander Lasak 18 puntu sartu zituen azken partidan.

Tolosarrak 25 puntu sartu eta 35eko balorazioarekin amaitu zuen Grupo Eulenen aurkako neurketa.

Albiste onak ez dira Grupo Eulen Carrefour El Bulevar de Avilaren aurkako garaipenarekin bakarrik etorri Azpeitia Azkoitia ISBrentzat. Izan ere, aspaldiko partez taldeko jokalari bat sartu dute bai Espainiako Saskibaloi Federaziokoek eta baita Solobasket.com webgunekoek jardunaldiko bostekoan. Jokalari hori Lander Lasa izan da eta ez da harritzekoa eskolta tolosarrak igandean burutu zuen partidua eta gero.

Iraurgiko jokalaria partiduko protagonista bihurtu zen azken laurdenean, izan ere, 18 puntu sartu zituen hamar minutu horietan eta bere taldea garaipenera bideratu zuen. Neurketa osoan zehar eskuratutako zenbakiak honako hauek izan ziren: 25 puntu sartuak, 8 errebote eskuratuak, asistentzia bat banatua, 2 baloi berreskuratuta, txapela bat jarrita eta birrintze bat ere bai, guztira 35eko balorazioarekin amaitzeko. Ezbairik gabe Azpeitia Azkoitia ISBrekin aurten jokatu duen neurketarik onena izan da tolosarrarentzat. Lander Lasak horrelako neurketa baten beharra bazeukan, taldeak ere badu bere beharra. Horregatik Zorionak Lander eta segi lanean!!