Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iosu Badiola |
2008ko abe. 5a, 12:12

Aste hontan hil den Mikel Laboaren abesti batek hala dio : Zer dio isiltzen denak, isiltzen denean?

Izan ere atzokoan isiltasuna izan zen protagonista gure herrian. Alde batetik, Altuna y Uria enpresako langileek eta ELAkoek deitutako Loiolako elkarretaratzean, eta eguerdian udaletxe aurrean bildutako herritarren artean sortutako isiltasuna. Pertsona batek oihu egiten duen aldean, multzo batek egitean bolumena dexente igotzen den bezela, zenbat eta pertsona gehiago elkartzen direnean, denak isilik,  orduan eta isiltasun haundiagoa egiten da. Denen isiltasunak bateratuz sortutakoa. Zirraragarria. Atzokoa isiltasunak bezelakoa.

 

Bestetik, ezker abertzaleko jende asko isilik mantendu zen, gustura hitz egingo zukeen arren. Bere kontzientziak Inaxio Uriaren hilketa gaitzestea eskatu arren. Elkarretaratzetan parte hartzeko gogoa izan arren beraietara agertu gabe. Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?

 

Mikel Laboa haundiaren kantuekin jarraituz, beraien letratan erreparatzen badugu asteazkeneko gertakizuna ederki deskribatu daiteke:

 

“kantuz igortzen ditut nik penak ihesi”. “Eta behar dudan denbora baino lehen hiltzen banaute, nere hortzetan itzaliko den azken antzia beste batenetan loratuko den lehen irria izango da.”

 

 

“Zai, zoi, bele, harma, tiro, pun!”

 

"Haika mutil, jeiki hadi, uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,”

 

“Zerraldo erori haiz gure oinetan eta gorpu gogor hintzen, udazkenaren tronoan, hertsi dizkiagu begiak, adiosik ez.”

 

“adio erran gabe etxetik partitua”.

 

 “Ixil-ixilik urte luzetan bizitua, eta arratsalde hotz eta euritsu batean, ia inor konturatu gabe,hila eta hobiratua izan zena.”

 

 “Lanikan ezin egin lenago bezala”.

 

 

 

“Herria kaleratzen denean entzungo diezu "pakea, pakea" deiadarkatzen.”

 

 

 

“Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia”

 

“Mundua ez da era hortan aldatzen. Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen”

 

 

“Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan, saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan, sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.”

 

“Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri, herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri.”

 

 

 

ETA: NAHIKOA DA!!! Hegoak ebakiz ez!

 

NERE DOLUMINAK ETA BESARKADA BANA INAXIO URIA ETA MIKEL LABOAREN FAMILIKOEI.

Bidali:  

Erantzunak

inigoi | 2008-12-05 : 13:12

Buffff Iosu, gaurko hontan oilo ipurdiye jarri diek. Laboan hitzek ta hiriek bete-betien asmatze hiabe. Ondo idatzite. Eskermile.

nineunaiz | 2008-12-05 : 17:12

Bai hoixe!!!

rober | 2008-12-06 : 09:12

Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun;
jarrai zure bidetik,
hobe da horrela,
gauza denen gainetik,
haizea bezala.
Ni naiz
ezerezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia.
Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien
Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea
XABIER LETE

potxolo | 2008-12-06 : 12:12

atsekabe honetan nire samiñik beroenak uria zendiarentzat
tristura, pena, amorrua dena batera pelota bat egiñik daukat barruan, ze zentzu dauka hilketa onek?
nik ilusio handiz eman nion nire botoa erraskini, ezkerreko, eta abertzale bezela, eta pena handia hartu dut orain dena hankaz gora juan delako.
Iosu denak ez dira isilik egon gure herrian, ordu gutxietara PNVko inguruan ahotsak entzun dira esanaz zentsura-mozioa urkeztu behar zela. denborarik galdu gabe bizkor hasi dira alkatezari nola iritsi pentsatzen.
momento hauetan ere denek ez dira sentimenduarekin bakarrik mugitzen tristea da baina interesak hor daude

maria0 | 2008-12-07 : 12:12

Alkatearen isiltasun honek ikaragarrizko kaltea egin dio herriari. Herriak hau merezi al du??
Denok nai ditugu presoak Euskal-Herrian, baiño Inaxio hil duten hauek arrapatzen badituzte euskal presoak izango dira. Nik ez dut hauentzan onik nai

Maldon | 2008-12-09 : 12:12

Azpeitiko HERRIAREN ixiltasuna ETArentzako horrua izan da.
Alkatea, LAB eta ez ezker eta gutxiago abertzale direnen ixiltasuna, koldarkeriz betetakoa izan da.
Bakoitzak bere zama eraman dezala.

SONIA | 2008-12-10 : 20:12

Nik, lehendabizi, histori bat kontau nahi det.
Badie ya zazpi bat urte, lehengusu baten ezkontza izen gendun, ta lehengusu hau Mallorca zijuen bizitzea. Hortaz, zerbait inber ginolata, Itxiarrek gutun moduko bat idatzi zuen, gure lehengusu horrentzat, eta musika laxai-laxai batekin, irakurri intzuen (Nereak lagunduta) gutun hori elizan. Bueno!!, famili guztiye negar batien hasi zan dana emoxionaute, baño nun nere sorpresie tio negar batien ikusi nuenien, bea zan danetan gehien emozionau zana!! Ta nik pentsatzenula, tiok etzula negarrik iten... Kanpuen ya, Itxiarri urreatu zitzekon, begiyek gorri-gorri inda, ta esan tziyon: "Itxi, nere hiloba faboritue zea.".
Nik ustet zerura e-mailek ailegatze baldin baye, ta tioi batenbatek esplikatze bayo nola irikitzean Internet demontre hau, honako hau esangoizula Iosu: "Badiola, nere bloggero faboritue haiz".
Tio, muxu haundi bat Sonian partetik.

igloo | 2008-12-13 : 15:12

“Ixil-ixilik urte luzetan bizitua, eta arratsalde hotz eta euritsu batean, ia inor konturatu gabe,hila eta hobiratua izan zena.”
hori ere ez dek egia ezta? hor zeuden ehundaka medio eta telebista.. ia inor konturatu gabe hilobiratua?? ez jauna! Bizi ere ez huan ixil-ixilik bizi, enpresa haundi bat sortu, etab..
Mikel Laboan kantu hori ez ote zihoan edozein langile beharrean hiltzen denean, edozin etorkin kale bazterrean hotzaz akabatzen dagoenari?
Enpresario kapitalistak eta politiko hipokritak alde batetik, eta politikoxkor beldurtiak eta armazale amorratuak bestetik... ze etorkizun daukagu hauekin??

Joselu | 2008-12-24 : 13:12

Batek esaten dio besteari: gogorra da gertatu dena, ez dago eskubiderik; eta besteak dio, jakina ez dagoela eskubiderik pertsona bat hiltzeko, baina Santoñan militar bat hiltzea ere berdina da eta orduan ez zenuen hura kritikatu, are eta gehiago, erdibarre batekin "bat gutxiago" dagoela esan. Horrelako gertaerak asko eman direla iruditzen zait herrian. Jendeak txaketa aldatzeko duen ohituraz ari natzaizue hitz egiten. Hori bai, agian "ulertzekoa" da norberaren herrian, teilatuan eta inguruan gertatzen denean gauzak ezberdin ikusten direla. Sentimendu afektiboak gailentzen dira beste printzipio eta sentimendu ezberdinen gainetik, zenbait pertsona eta kasutan berauek zituzten arrazoi objetiboei gain hartzen dietela sentimenduzko arrazoiak alegia. Orain erreflexionatzeko garaia dugu denok, denok eta denok. Errazena da orain alkatea kargutik kentzea. Hura karguan ipini zenetik izan dira hilketak eta inor ez da hortan nekatu alkatea kargutik kentzeko. Baina EAJ- ek izan duen jarrerak bereziki eta komunikabideen puzteko joera berezi horrek garrantzi eta larritasun berezia eman nahi izan diote, eta lortu dute. Eizmendi alkate jarriko da orain eta zer... Gerra madarikatu honek iraun egingo du. Zerbait konponduko da alkatea kargutik kenduta? ba nire ustez ez, bueno Eizmendik lortuko du bai. Bestalde Etari begira dago jendea, ikusten ez den erakunde bati begira; ohiuka alde hemedik,kanpora. Eta gero egunero aurrean ikusten ditugun politikari, eragile eta erakundeei ez zaie exigitzen ezer. Hilketa hau akzio soil bat bezala ikusi ez gero, oso krudela da. Baina pentsatu behar dugu hilketa hau hamarkadetan ematen ari den Euskal Herria eta Espainiaren arteko gatazka politikoaren barruan dagoela. Dirudienez honek horrela jarrituko du, dena batera eseri eta akordioa lortzen ez duten bitartean.Presoak daude, senideak, biktimak, erakunde armatua, hau konpontzeko asmorik ez du

Joselu | 2008-12-24 : 13:12

Esaten ari nintzen alde guztiak daudela sufritzen, presoak daude,senideak, biktimak,erakunde armatua, hau konpontzeko asmorik ez duten bi gobernu eta hainbat politikari eta gizarte osoa azkenik. Denak elkarrekin eseri eta akordioa bilatzen ez duten bitartean denok pentsatuko dugu hemen zer egongo den. Beraz Josu eta besteei isilik edo ohiu aplikatu guztiei sendabelar bera, izan gaitezen koherenteak.

nineunaiz | 2009-01-24 : 11:01

Joselu,
noski pnv Azpeitian alkate jartzeak ez duela ezer soluzionatuko... guztiz ados nago horretan zurekin. Eta politikoek hau guztia soluzionatzeko lan burubelarri egin baharko dute, noski, besteak beste horretarako ordaintzen baitiegu...
Zera diozu: "hilketa hau hamarkadetan ematen ari den Euskal Herria eta Espainiaren arteko gatazka politikoaren barruan dagoela", bno beti hala esaten da...baina nik esango nuke ETA eta bere iraultza zerga ordaintzen ez dutenen artean edo ETA eta AHT eraikitzeko lanean daudenen arteko gatazkako hiketa bat izan dela. ETA ez baita Espainiar estatuarekin bakarrik ari borrokan, bere diana askoz ere anitzagoa da, begira bestela bere komunikatua.
Eta ez, ez dugu isildu behar...inork ez... eta inoren aurrean ez, baina "Batek esaten dio besteari: gogorra da gertatu dena, ez dago eskubiderik; eta besteak dio, jakina ez dagoela eskubiderik pertsona bat hiltzeko" edo "Bestalde Etari begira dago jendea" hirugarren pertsonan idatzi duzunean... zuk ere erabili duzu isiltzeko metodoa. Beno edo nik ala ulertu dut behintzat...
Izan gaitezen beraz koherenteak. Eta ziur nik ere zerbait isildu dudala...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu