Eskutitz bat daukazu

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko abe. 4a, 23:12

Kaixo irakurle:

 

Badator eskutitzak idazteko garaia. Bai Olentzero eta baita Erregeak ere eskutitzen zain jarrita daude beraien opariak prestatzen hasteko…

 

Inork idazten ote du ba gaur eskutitzik? Nork hartzen ote du paper zuri baten bere barruak momentu horretan esaten dionaren erradiografia bat eskuz egiteko denbora? Ez naiz merkatal gutunetaz ari. Pertsonen arteko harremanak agertzen diren hoietaz, baizik. Garai baten dexente idatzitakoa naiz: udalekutan etxekoei (cobro revertidora hots egiten ikasi genuen arte), kanpora ikastera eta soldaduskara joaten ziren lagunei, etab.

 

Uda hontan idatzi det nik bat. Denbora asko pasea zen azkena idatzi nuenetik. Urte batzuk bai igual. Gaur egun posta elektronikoa, messenger eta sms-ak  erabiltzen ditugu lehen paperean esan nahi izaten genuena adierazteko.  Azkarragoak dira eta erantzuna ere bat-batekoa izan daiteke.

Aspaldian egin gabeko lanari ekiteak pereza pixkat eman zidan baina behin hasitakoan ezin gelditu. Ia arratsalde bat joan zitzaidan lerro haiek idaztean. Txukun idatzi nahi, eta hortaz poliki-poliki idatzi behar. Lerroak zuzen-zuzen, marjinak mantenduz, tatxoiak ebitatuz, gauzak bi aldiz pentsatuz.

 

Merezi izan zuen. Autentikoa baita eskuz idatzitako mezu bat. Inongo molderik ez duen adierazteko bide bat. Erabat askea. Muga bakarrak orriaren neurriak dituena. Geure zati bat bertan bidaltzen deguna. Bertan adierazitako maitasuna benetakoa dena. Bertan adierazitako hitzek bestela esandakoek (e-mailez eta sms bitartez) baino babes gehiago senti arazten digutenak. Hartzaileak, baten bat berezia izan behar du. Beragatik esfortzu hori egiteak pena merezi duen norbait.

 

Posta elektronikoa asko erabiltzen det. Egunero. Sms-ak ez hainbeste, halere gero eta gehiago hori ere. Baino eskutitz bat idazteak beste xarma bat dauka. Nik beste era batera sentitzen det eskuz idazten ari naizenean. Erromantikoa naiz. Bestelakoak birtualak diren bezela, eskutitzak benetakoak direlako.

 

Udan gazte bat ezagutu nuen oporretan. Berarentzat izan zen aurtengoa. Eskutitza bidali nionean inoiz inork ez ziola eskutitzik bidali erantzun zidan. Bere erantzuna elektronikoa izan zen, ordea.

 

 

 

 

Gaurkoz hauxe da esateko nuena. Egun ona pasau