Galdutako buruaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko ira. 4a, 00:09

Aurtengo opor haundiak ere bukatu zaizkit eta lanera bueltan naiz dagoeneko.  Gauza asko egiteko (ikusteko gehio akaso) aukera ondo aprobetxatu izanaren sentsazioa det. Oporrak balekoak izan direnekoa. Hain nekatuta bukatu nuen izan ere aurtengo ikasturtea! Aspaldiko urteetan okerrena. Benetan desio nituen oporrak iritxi ziren ordea. Bidaiatzekoa ere bai.

Bidaietan, bat bere buruaren bila joaten omen da gehienetan. Ba nik ere nere burua bilatzeari ekin nion.

Baino nahastuta nenbilenez, noruntz joan?

Haseran Frankfurtera jo nuen. Han neure arrastorik ez nuen antzematen eta Danimarkara salto egin nuen: Copenhaguera lehenengo eta ondoren Groenlandiara. Copenhaguen pasieran nenbilela Biscaya izeneko taberna bat topatu nuen. Ño! Hemen nunbait ber dik nere buru horrek!

 

Lami bat ere ikusi nuen. Ni ikusi eta harri eta zur geratu zen. Geldi geldirik. Ezautu natxik! Txikitako ipuinetan bakarrik ikusitako lamietakoa eztek ba! Tonto planta egin eta ez ikusiarena egin zidan. Bestaldera begiratu zuen. Burua galdutakoan pentsatzen diren astakeri denak ontzat ematen ditugunez, nire kontrako konplot bat zegoelakoan nengoen. Billakoiat ba nere buru hori! Bai oixe!

Hortan, Azpeitiko zezenak komeriye egiten dutenean bezela beste zezen bat ikusi nuen bertako plaza baten.

Ilundu zen eta Azpeitiko danborradako danborzale bat azaldu zen nire atzean. Hementxe dala…!

Baino ez.  Parean zeuden rubia batzuei nire arazoaren berri eman nienean … ez naiz gogoratzen zer pasatu zen, bai ordea,  biharamunean oso toki xelebre baten esnatu nintzela. Groenlandia izenekoa bera. Han Euskal Herriko mapa irudikatzen zuen irla bat ikusi nuen: behean dagoena.  Hau seinale bat dek! Gerturatzen aiko nauk! 

Irlaruntz abiatu nintzenean... grisak! Nire atzetik grisak! Hoyek ez al hituan ba ni txikiye nintzenekuek? Iosu, dana nahastuta aho!

Haiengandik babesteko asmoz etxe baten ostatu eman zidan inuit familia batek. Bertan zer aterako eta Araba izeneko kafea!

Han lasai ez nengoenez atzeko atetik hanka egin nuen.  Mendi bat zeharkatu eta Arantzazuko praileen antzeko batzuk lagundu zidaten.

Haiekin egun batzuk pasa eta ni nengoen zulo beltz hartatik ateratzea lortu nuen.

Hura poza nerea! Zoragarria izan zen! Hura zen arindua hartu nuena!

Pixkanaka-pixkanaka dena argitzen joan zitzaidan.

Praile antzeko haiek inoiz bururik ez nuela galdu adierazi zidatzen. Ondo fijatzeko bestela argazkietan. Biscaya tabernakoan garbi ikusten da argazki ateratzen ari naizela. Lami azpian ere bai. Danbor zalearen ondoan bizikleta gainean ere nabarmentzen naiz.

Neretzat hain garrantzitsua zena, nire burua alegia, ikusteko gain ez nintzen izan. Eta beti hor egon zen, lepoaren gainean. Gauza txikiagoetan atentzio gehiegi jarrita ibili ote naiz denboralean? Bista zeharo okertu ote zait? Benetan burutik jotzen hasi ote naiz?

Auskalo! Bidaia hark mesede eder askoa egin zidan behintzat. Idazteko gogoa eta dena berreskuratu nituen! Pentsa!

BENO, ONGI ETORRIAK 2007-08 IKASTURTERA!!!!!!!!!!