Elvis Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko mai. 16a, 11:05

Ez dakit ziur nola idatzi daukaten izen artistikoa. El bisabuelo, dela esan zidaten baina kartelik ere ikusi ez nuenez ezin asmatu idazten. Hitz jokua behintzat ona da.

 

Zapatuan izan zen. Sanaustinpen. Plaza aldera gindoazela kanporainoko jendetza. Arkupetan konjunto bat. Musika ezaguna egiten zitzaidan. Bertara heldu eta Elvisen kantuak jotzen ari zen talde bat. Elvis Presleyrenak. Azpeitiarrak ziren. Ezagunak.

Ahotsak kaxkar xamar entzuten ziren arren oso ondo lortuta zeuden abestiak. Elvisen abestiak entzundakoan sortzen zaizkidan zirrara berberak sortu arazi zizkidaten behintzat neri. Anbientea ere aspaldian Azpeitiko plazan ikusi ez dena. Arkupe dena leporaino beteta eta beste horrenbeste plazan. Jende ez hain gaztea eta heldua ere erdi dantzan, alai. Txaloka. Beste bat eta beste bat eskatuaz. Eta beste bat. Pena kontzertu osoa ez entzunarena. Jakin izan banu…

 

Garai bateko anbienteaz akordatu nintzen. Kiosko aurrean berbenetan dantzan jarduten genuenekoaz. Konfiteira bueltaka ibiliaz. Koadrila bakoitzak plazan geure lekua finkatuta izaten genuenekoaz. Dantzan kalean jarduten genuenekoaz. Festa kalean egiten genuenekoaz. Kalabazak ere kalean hartzen genituenekoaz. Alaitasuna kalean zegoenekoaz.

 

Zapatuan ere sentsazio beraiek bizi nituen. Sorpresa atsegina benetan. Hildako baten abestiekin hilda geneuzkan emozioak berpiztea lortu zuten.

 

Ez dakit berriz ere entzuteko aukerarik izango ote dugun. Lagun arteko afizio bezela ibili direla esan zidan konjuntoko batek. Lan ikaragarria zela eta gero eta zailago egiten zitzaiela gisa hartako kontzertuak ematea. Mobida haundia zela. Ordainetan zeoze jasoko balute gutxienez…

 

Aurtengo Saninaziyuek plazan imajinatu nituen. El bisabuelo jo eta jo eta Azpeitia dantzan eta festan. Plaza gainezka. Eta udal zinegotzi berriak ere zoriontsu azken urtetako arrakastarik haundiena bertako konjunto batek lortu izanagatik. Merke-merke gainera.

 

ZORIONAK !!!