Ez utzi amesteari !!!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko mai. 2a, 19:05

Uztarria aldizkarian bukaera aldean egon ohi den elkarrizketaren azpian ia beti, protagonistak txikitako ametsa zein zuen azaltzen da. Gaur nerea kontatuko dizuet.

 

Loiolan, Gogarte etxetik Sistiye errekaruntz joanda Etxearreta baserri parean, erreka gainean txabola txiki bat dago. Azpitik ura pasatzen dena. Ba nere txikitako ametsa errekara jeitsi eta puzten diren txalupa hoietako baten gainean uretan Zumairaino joatea zen. Txabola azpitik paseaz, Urola trenetik ikusten nituen presetatik behera salto eginezÂ…

 

Askotan ibiltzen naiz alde hartan pasieran. Beti akordarazten dit txabola ondo harek nere amets hura. Oraintxe ere gozatuko nuke ametsa egi bihurtuz gero.

 

Ez utzi amesteari !!!