Ane

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko mar. 2a, 11:03

Asteartean despeditu (ge)nuen. 20 bat minutuz azken inpresioak eta sentipenak trukatu eta zorte on-ona eta animoak opatu ondoren.

Xabi, gure lankide bat, asteazkenean udaberri goiztiar hontako lorerik ederrena ikustera ateratzekoa bait zen. Lorea besarkatzeko desiatzen. Besoetan hartzeko. Igurtzitzeko. Laztantzeko. Musukatuz jateko. Begira-begira egoteko.

Momentu hontan bere helburua betea izango du.  Xabiren emoziozko malko zipriztinak Aneren negarrarekin bat egingo zuten. Ane, izen horixe jarri bati diote. 7-8 hilabeteko neskato txinatarra, umezurtza bera,  beraiena egingo zuten. Orain, paper mordo bat bete, amaitzen ez diren burokrazikeriak bete eta etxera. Bizimodu berri batera.

Bidaia gogorra herenegun hasi zutena. Urduritasunez, itxaropenez, pozez, galderez, ilusioz, nekez, kezkaz, eta maitasunez betetako bidaia. Batez ere, Maitasunez.

Hainbeste denboran zain egon izanak azkenean amaiera zoriontsua izan du. Ia bizimodu berri hau ere zoriontsua izaten duen Anek, eta ondorioz bere gurasoek ere bai.

ZORIONAK !!!