3,2,1...aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko ots. 13a, 08:02

Etzi osteguna. Ostegun gizena. Karnabalak.

Joan zen zapatuan kaldereroak izan ziren arren, osteguna arte ez det karnabaletako zirrara hori sentitzen.

Festan bakarrik bizi omen garen Azpeitiko jairik onenak datoz. Neretzat behintzat. Gainontzeko festetara  ondo egokitzen banaiz ere…

Etengabeko parranda dagoen festa hauek bereziak dira. Beste festetatik desberdinak dira. Egun bakoitzak bere “tokea” badu. Nik, aurreko batean esan bezela, mozorro gaua det gustukoena.

Festa borobiltzen duen ekitaldia, ordea, sokamuturra da. Hiru egunetan sokamuturra. Txikituta eta indarrik gabe egonda ere gutxi dira arratsaldetan zezenera atera gabe etxean geratzen direnak. Hala egoten gera gero astearte gabean: hurrengo eguneko errautsen pare.

Izan ere azken batean, sokamuturra jolas bat bilakatzen da. Adin guztietako jendearentzat jolasa. Jolas bitxia. Joku askotan bezela kolpe ear batekin bukatzeko arriskua berekin daramana. Jokuan zehar non kokatzen zaren arabera emozio gehio edo gutxiago sentitzeko aukerak dituena. Debaldekoa gainera.

 

Umeek jolas egin behar eta gero eta gutxiago egiten dutelako kezkak azaldu dira azken urteotan. Nik helduok ere jolas egin beharra daukagula eransten diot aurrekoari. Jolasean jardundakoan, umeen aitzakia medio izanda bada ere, alai sentitzen da bat. Pozik. Kirola egindakoan halako sentsazio ona edukitzean bezela, baino alaitasun puntu bat erantsiaz.

Aurreiritzi eta lotsak atzeratzen gaitu gehienetan jolasetan parte hartzera; barraketan ibiltzera; txaranga baten atzetik saltoka  kalejiran ibiltzera; kulunpio baten gora eta behera hegan egitera; igerilekuetan saltoka uretara murgiltzera. Bizitzaz gozatzera. Aske izatera. BIZITZERA.

Helduentzat “ondo ikusita” dauden jolaserako aukera desberdinetan jende andana ikusten da beraz: sokamuturra; parke tematikoetan; astearte goizeko txarangan…

Gutxienez horretan ere gozatu dezazuela!

ONDO PASAU!!!