Bestela...ondo!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko urt. 30a, 00:01

Hau da hau bolada! Batzuetan dena batera tokatzen den garai hoietakoan nago. Ohiko zereginez gain beste eginkizun astun batean sartu naiz, eta denbora librerik gabe nabil urtea hasiz geroztik. Bihar bukatuko da bai, eta ia egindako lanek eta galdutako loek etekin ona ematen duten. Bihar ikasleei irakasle talde batek geuk sortutako antzezlan bat antzeztuko bait diegu.

Bestela ondo. Oso ondo.

Zein ez da ba ibiltzen “bestela” ondo?

Eskolan ikasle, irakasle, guraso askorekin egiten gera, kalean ere bai, eta bestelako jendearekin ere bai. Azkenaldian gauza batek atentzioa ematen dit: jendea berak uste duena baino zoriontsuagoa dela. Baikorragoa. Zer moduz dabiltzan galdetutakoan gutxik erantzuten dizute oso ondo, edota sikiera ondo hasieratik. Normalean “bueno” batekin hasi eta beraien penak kontatzen hasten dira. 3 suspentso atera ditut eta martxoan praktiketara joan nahi dut, eta horrela ezin naiz joan…nesketan ez diat batere egiten…etxeko bati gaixotasun larri bat topatu diote…lanean arazoekin gabiltza…etxepean istiluak ditugu…atzo istripu bat eduki nuen eta kotxeik gabe geratu naiz…aurreko astean elurragatik Kanarietara joateko abioia galdu nuen…

… bestela ondo.

Denak, edo ia, bestela ondo dauden esaldiarekin amaitzen dute. Ez da modurik txarrena, aurrena barruko korapiloak hustu (askatu eta konpontzea beste lan bat da) eta ondoren ondo dauden sentsazioarekin arindu.