Astelehenetan astelehena

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2007ko urt. 8a, 19:01

-         Ze astelenik eon al da? – okindegikoak .

-         Ba, pixket bai. Ia pasau da ordie.

-         Neuk e euki det  gaur…

 

Astelehenetan astelehena. Behar den bezela. Hori hala izateko, ordea, jaiak jai izan behar du. Aste bukaerak jai gauean bukatu behar du, alegia. Eta ez zapatu gau edo jai eguerdian. Ez dit balio jai bazkalondotik asteleheneko lanean pentsatzen jartzeak. Hori ez baita momentua bizitzea.

Jai askotan penaz egoten da jende asko. Egunaz gozatu ezin delakoan. Orain dela gutxi izan zen Triku Festa jai batean joan zen. Delorean taldearen kontzertu batekin. Karpa bete-bete betetzea lortu zutenekin. Bat baino gehiagoren komentarioa: “ jendiek ez al du biyer lanik eo?”. “Biyer eingoiau biyerkue!” esan nien. Artean gaueko beatziak ez zuten jo; “ezta goizeko bostak balie re!”.

 

Gabonetan ere jende askok oporrak izan ditugu. Batzuk, hasi orduko bukatzeko gero eta gutxiago falta zela ta penatan egon dira. Hauek botila ez dute erdi hutsik bakarrik ikusten. Hauek gainera, azpian zulo bat egiten diote azkarrago husteko.

 

Zuei, urtea ondo hasi dezutelakoan gaurkoan kriston astelehena eduki izana opa dizuet.

 

URTE BERRI ON DANOI !!!!!!!!!!!!!!!!