Bartzelona

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko urr. 3a, 20:10

Astebukaeran hontan Bartzelonan ibili naiz. Azkenean.

Horra handik ekarritako lau bitxikeri:

1.-  Argazki honek ez du azalpenik behar

 

2.- “Real” hitza daramaten ekipo gehienak kolore txuria edo urdina  erabiltzen dituzte ezaugarri bezela. Gureak biak daramatza. Kolore hauek Borboitarren koloreak dira.

3.- Bartzelonako kale batek “Paralelo” izena  du. Lurraren paraleloen paraleloa delako.

Beste batek “Meridiano”. Lurraren meridianoaren paraleloa delako. Azkenik beste batek “Diagonal”… aurreko biak lotzen dituena.

4.- Autobus barruan, semaforo baten geldirik zegoela, leihotik aurpegi ezagun bat ikusi nuen. Azpeitiarra! Abuztuan Congotik haur bat adoptatu eta itzultzeko kriston arazoak eduki zituen Azpeitiarra. Bere semetzakoa den mutil koxkor potxoloari eskutik helduta.