Han eta hemen

Zer desberdin garen!

Erabiltzailearen aurpegia Hiromi Yoshida 2023ko ots. 6a, 08:29
(Argazkia: Pixabay)

Hiromi Yoshidak 2023ko urtarrileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Munduan milaka kultura, pentsaera, ohitura... desberdin daude. Zer desberdin garen! Hona hemen interesgarria egin zitzaidan kasu baten adibidea: Afrikako ichibemba hizkuntzan, atzo mailo esaten dute, baita bihar ere. Hori jakin nuenean, harritu egin nintzen, iraganeko egun bati eta etorkizuneko beste bati erreferentzia egiteko hitz bera erabiltzea posible zenik inoiz ez zitzaidalako burutik pasatu. Dena den, atzo eta bihar esateko hitz bera erabilita ere, ez dago nahasterik, aditzetan nabaritu ohi delako iraganaz ala etorkizunaz ari den: "Mailo joan zen badiote, atzo esan nahi du mailok, eta "mailo joango da" esatean, berriz, bihar

Baina nola liteke atzo eta bihar esateko hitz bera baliatzea? Azalpena hau da: bi egun horiek "gaurraren aldameneko egunak" direla. Mailoren esanahia horrela definituta, mailo atzo edo bihar besterik ez da, ez dago beste aukerarik. Horrela ikusita, bi denbora horiei erreferentzia egiteko hitz bera erabiltzea ez da hain arraroa. Esan nahi dudana da mundu zabal honetan gauzei begiratzeko eta gauzak sailkatzeko modu asko daudela, desberdinak eta interesgarriak.

(Ichibembaren berri nire irakaslea zen Yasutoshi Yukawak eman zidan. Eskerrik asko!).