Eguzki plakak, ibaian

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko urt. 23a, 16:42

Fundibide inguruan hainbat eguzki plaka agertu dira ibaian. Harridura eta kezka agertzeko, herritar batek argazkiak bidali ditu Uztarriara.

Herritar batek Uztarriaren erredakziora bidalitako argazkiak dira honako hauek. Irudiaren igorleak jakinarazi duenez, eguzki plaka batzuk agertu dira Fundibide enpresaren inguruan, Urrestillan. "Dagoeneko egun batzuk badaramatzate hor", adierazi du herritarrak. Harridura agertuz bidali ditu irudiok Uztarriara.