Hiru egun bai, hustu ere egin gabe

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko ira. 8a, 10:28
Loiolako Inazio hiribidean zaborrontziak beteta.

Loiolako Inazioren hiribidean, Correosen inguruan, zaborrontziak gainezka eta hustu gabe daudela eta, herritar batek kexa bidali du Uztarriako erredakziora.

Loiolako Inazioren hiribidean, Correosek bulegoa duen tokitik gertu, zabor ontziak gainezka eta egunetan hustu gabe daudelako herritar batek kexa bidali du Uztarriako erredakziora. Herritarrak adierazi duenez, "gutxienez hiru egun badira auzoko zaborrontziak gainezka eginda" daudela, eta batere hustu gabe.