Arropaz betetako kaxa baten bila

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko abu. 20a, 08:02
Done Jakue kaleko zuhaitz batean ere jarri du oharra herritarrak.

Herritar batek arropaz betetako kaxa bat utzi zuen ahaztuta Done Jakue kaleko parkean, joan zen abuztuaren 5ean. Norbaitek kaxa aurkitu eta jaso badu, 672 42 88 58 telefono zenbakira deitzeko eskatu du herritarrak.

Herritar batek bidali du irudia, abuztuaren 5ean arropaz betetako kaxa bat Done Jakue kaleko parkean ahaztu zitzaiola azalduz. "Oporretara irtetzerakoan, autoa betetzeko garaian, arropaz betetako kaxa ahaztu zitzaigun parkean", azaldu du. Norbaitek kaxa hori aurkitu eta jaso badu, 672 42 88 58 telefono zenbakira deitzeko eskaera egin du herritarrak.