Kexa, Izarraitz skate parkean egindako graffitia tarteko

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko abu. 11a, 10:13

Aste honen hasieran graffiti bat margotu zuten ezezagunek Izarraitz skate parkeko baineran. Hori dela eta kexa agertu dure erabiltzaileek. 

Izarraitz skate parkeko erabiltzaileek desadostasuna eta kezka agertu dute kirolerako gune berrian agertu den margoketaren harira. Duela pare bat egun ezezagun batzuek graffitia margotu zuten skate parkeko gune nagusietako batean. Hain zuzen, skate parkeko bainera nagusian egin dute margoketa, eta kexu agertu dira erabiltzaileak, tartean YK Riderseko kideak. "Izarraitz skate parkean ez dugu horrelakorik onartuko. Ez egin horrelakorik mesedez", adierazi dute sare sozialen bidez.