Txikizioak Loiola inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko uzt. 28a, 10:48
Gogartetxerako bideko barandaren itxura. (Utzitakoa)

Azken egunetan jazotako "bandalismo" ekintzak eta horien ondorioak salatu nahi izan ditu herritar batek.

Loiolan eta inguruetan ikusi dituen txikizioak jasotzen dituzten argazkiak bidali ditu herritar batek Uztarriara. Horietako bi ikus daitezke hemen: Olazko bidegurutze ondoko Salbearen ama birjinaren irudia sudurra apurtuta, eta Gogartetxera bideko baranda zati bat txikituta.

"Penagarria!", dio, azken egunetan jazotako "bandalismo" ekintzak eta horien ondorioak salatu nahi izan dituen herritarrak.

Salbearen ama birjina, sudurra apurtuta. (Utzitakoa)