Putzua jolas parkean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko uzt. 15a, 12:57
Urbitarteko jolas parkea eta putzua. (Utzitakoa)

Urbitarteko haurrentzako jolas parkean ur jarioren batek sortzen duen putzuak konponbiderik gabe jarraitzen duela-eta kexua igorri dute Uztarriara.

Urbitarteko haurrentzako jolas parkearen ondoan irudiko putzu handia sortzen da noiznahi, eta horri konponbidea emateko eskatuz argazkia eta kexa igorri ditu herritar batek Uztarriara.

Herritar horrek azaldu duenez, hustubide bat izan daiteke arazoaren iturria. "Behin baino gehiagotan" jo dute udalera "konponbide eske", baina arazoak bere horretan jarraitzen du, Uztarriaren erabiltzailearen esanetan.