"Autoa atzetik aurrera markatuta"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko uzt. 10a, 08:37
Autoa markatuta.

Euskal Herria auzoko bizilagun batek bidali du kexa Uztarriaren erredakziora, joan zen ostiralean autoa markatu ziotela salatuz.

Euskal Herria auzoko bizilagun batek kexa bidali du Uztarriaren erredakziora, autoa markatu diotelako. Ostiral arratsaldean, eguraldi txarra tarteko, autoa behar ez zen tokian aparkatu zuen hark Euskal Herria auzoan, eta pare bat ordura, autora itzuli zenean, "atzetik aurrera markatuta" zagoela ikusi zuen. Gertatutakoa kontatu du autoaren jabeak, harriduraz.

"Lehengo ostiralean, 17:00 inguruan, eguraldiaren korajea ikusita, alabaren kotxe berria babeste aldera edo, gure auzoko patiora igo eta 46 zenbakidun atearen ondoko etxe azpian sartu nuen autoa. Erabaki okerra zinez. 19:00 aldera emazteak esan zidan gure kotxearen inguruan jendea zebilela, zehazki hiru auzokide. 19:30ean, kalera atera ginenean, kotxea ateratzera joan nintzen, eta bide batez, bileran zeuden 46. zenbakiko auzokideei barkamena eskatu nien kotxea etxe azpira sartu izanagatik. Kotxera inguratutakoan auzokideek aurreko kristaldean jarritako papera jaso nuen; horrela zioen: 'Zer da dana libre?'. Arrazoi guztiarekin, lehen esan bezala, gaizki egin nuelako. Sorpresa ondoren etorri zen, autoa aurretik hasi eta atzeraino behin
eta berriz markatuta zegoelako, giltzaren batekin edo. Oraindik zain gaude, auzokide ausart horrek behar adina dignitate izan dezan eta aurkeztu dadin. Euskal Herria auzoak ez du horrelako auzokiderik behar eta 46 etxepeak ere ez".