"Segurtasunerako jarri, eta segurtasunik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko mai. 17a, 10:25
Puskatutako ispilua, Loiolabideko lur azpiko pasabidean.

Loiolabideko oinezkoen errepide azpiko pasabideko ispiluetako bat apurtuta dagoela ohartarazi du Uztarriaren erabiltzaile batek.

Loiolabideko oinezkoen errepide azpiko pasabideko ispiluetako bat apurtuta dago, eta horretaz ohartarazteko argazkia eta abisua bidali ditu herritar batek Uztarriara.

Besteak beste Correosen bulegoak dauden pasabidearen aldeko ispilua da, hain zuzen ere, apurtuta dagoena. "Segurtasunerako jarri, eta segurtasunik ez", dio argazkia eta oharra helarazi dituen erabiltzaileak.