Despiste bat Errebalean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko ots. 14a, 16:46
Errebaleko obretan jarri duten kartela.

Egunotan, baina, kartel arraro samarra ikusi du han batek baino gehiagok, eta Uztarriaren erredakziora ere iritsi da. Hala dio: "Konzuz. Eskerrik asko".

Bustizuriko Errebalean ikus daiteke kartela. Etxe berri batzuk egiten ari dira han, eta hilabetean dira obrak hasiak dituztela. Egunotan, baina, kartel arraro samarra ikusi du han batek baino gehiagok, eta Uztarriaren erredakziora ere iritsi da. Hala dio: "Konzuz. Eskerrik asko". Eta zebrabidetik kontuz pasatzeko iradokitzen du kartelak, irudiari eskerrak. Hurrengoan karteleko hitzak "kontu handiagoarekin" idaztea ondo legokeela azaldu du argazkiaren egileak: "Kartela aldatzen dutenei, eskerrik asko".