Garmendi auzunea eta hango parkea, "narrats"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko aza. 4a, 10:15

Herritar batek salatu duenez, Garmendi auzunea eta hango parkea ez daude egoera onean. "Herrian bertan jolas parke ugari daude, eta uste dut udaletxe ingurukoak ez daudela auzo honetakoak bezala", adierazi du hark. 

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Hark salatu duenez, Garmendi auzuneko parkea ez dago egoera onean. "Parkeak ez du itxura ederra, eta auzoa bera ere aspaldian ahaztuta daukate. Herrian bertan jolas parke ugari daude, eta uste dut udaletxe ingurukoak ez daudela auzo honetakoak bezala. Ez dute astirik edukiko denen ardura hartzeko; izan ere, aspaldian ez dira inguru honetan ageri". Herritarraren arabera, auzokideek hitz egin dute beren artean, eta uste dute "narrats" dagoela parkea eta auzoa.