"Zer da hau?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko ira. 7a, 16:52
Itxura hori zuen gaur goizean Urrestillako frontoi aurreko edukiontzien guneak.

Urrestillako frontoi aurreko edukiontzien guneko zorua plastikozko ontziz beteta topatu du Uztarriara argazkia bidali duen herritarrak.

"Harridura eta haserrea" eragin dizkio argazkia Uztarriara bidali duen herritarrari gaur goizean Urrestillako frontoi aurreko edukiontzien gunean topatu duen panoramak.

Hondakinak gaika biltzeko edukiontzien arteko zorua plastikozko ontziz josita zegoen, zaborra "tontortuta", pare bat zabor poltsa handi "plastiko ontziz beteta" tartean. Argazkian ikus daitezkeenez gain "ontzi gehiago" zeudela azaldu du erabiltzaileak. "Zer da hau?", galdetzen du argazkiaren igortzaileak, baita hondakin pila hori "nondik atera" den eta "nork utzi duen horrela" ere, "kuxidade hori egiteko eskubiderik ez" dagoela gaineratuz.