Autoak errepidean aparkatuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko abu. 21a, 10:15

Herritar batek kexa bidali du Uztarriaren erredakziora, Goena inguruan herritar ugarik aparkalekuetan aparkatu beharrean errepide erdian aparkatu eta bidea oztopatzen dutela salatzeko. 

Herritar batek kexa agertu du Goena inguruan zenbait herritarrek autoak aparkatzeko duten joera edo ohitura tarteko. Kexa agertzeko hainbat argazki bidali ditu Uztarriaren erredakziora. "Goena ingurua txukun-txukun jarri dute, eta aparkaleku ugari egin dituzte. Hala ere, herritar ugarik errepidean itzala egoten dela aprobetxatuta bide erdian aparkatzen dute, bidea oztopatuz. Zenbaitek mahaiak eta aulkiak ere ateratzen dituzte. Gainera, Udaltzainek ez dute ezer egiten, eta salagarria dela uste dut", adierazi du herritarrak.