"Zaila egiten zait gertaera honi izena jartzea"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko mar. 5a, 10:23
Plazan dago kokatuta Zero Zabor hozkailua.

Zero Zabor hozkailutik bi erretilu lurrean botata ikusi zituen atzo herritar batek plazan. Gertaera salatu du hark, Uztarriara irudia bidalita.

Atzo plazan aurkitu zuen egoera argazki batean jaso eta Uztarriara bidali du herritar batek. Izan ere, Iraurgi Ikastetxeak martxan duen Zero Zabor hozkailutik hartutako bi jaki erretilu lurrean botata aurkitu zituen. Hala dio kexa agertu duen herritarrak: "Norbaitek zeregin hoberik ez, eta behar duenarentzat doan ipinitako makinatik bi janari bandeja hartu, eta bat atzeko kristalaren aurka bota eta desegin, eta bestea lurrean botata utzi du/dute". Hark dioenez, zaila egiten zaio gertaera horri izena jartzea.