Kartel guztiak gaztelania hutsez

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko abe. 25a, 09:00

Herritar batek salatu duenez, Julian Elorza hiribidean eraikitzen ari diren etxebizitzen obretako kartel guztiak gaztelania hutsean daude.

Julian Elorza hiribidean etxebizitzak eraikitzen ari dira, eta obra horietako kartel guztiak gaztelania hutsean daudela salatu du herritarrek batek. Bidea itxita dagoela adierazten duen kartela nahiz segurtasun neurriak errespetatu behar direla dioena, biak, erdara hutsean daude. "Ez al dago kartel horiek euskaraz jartzerik?", salatu du herritarrak.