Txakur kaka jolas parkearen erdi-erdian

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko aza. 2a, 14:03
Txakur kaka jolas parkean, kexa azaldu duen herritarrak bidalitako irudian.

Olazko Andre Mariaren plazako umeen parkean aurkitutakoarekin kexu, argazkia bidali du herritar batek Uztarriara. "Umeen gozamenerako espazioan" halakoak gertatzea "onartezina" dela nabarmendu du herritar horrek.

"Bestela ere zatarkeria da, parkean umeak jolasteko eremua mugatzen baitu. Egin duenak ez dauka lotsarik, eta ez zaio ezer axola". Kexu idatzi du herritar batek Uztarriara, atzo Olazko Andre Mariaren plazako jolas parkean aurkitutakoa salatuz. Umeen jolaserako gunearen erdiz erdi txakur gorotzak zeuden, izan ere. "Umeen gozamenerako espazioan" halakoak gertatzea "onartezina" dela nabarmendu du, salaketarekin batera argazkia bidali duen herritar horrek.