Soreasuren kanpoaldean, autoak gaizki aparkatuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko ots. 28a, 12:02

Herritar batek salatu duenez, atzo arratsalde osoan zehar autoak gaizki aparkatuta egon ziren Soreasu antzokiaren kanpoaldean, herritarrei pasabidea mozten.

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Hark salatu duenez, atzo –larunbata– arratsalde osoan zehar autoak gaizki aparkatuta egon ziren, Soreasu antzokiaren kanpoaldean. "Gurpil aulkian ibiltzen direnei edo beste edozeini pasabidea mozten zieten auto horiek", adierazi du. Herritarrak zehaztu duenez, azkenean udaltzainei deitu behar izan zieten egoeraren berri emateko.

Herritarraren arabera, "ulertzekoa" da musikariek beren autoak hortik ez kentzea behin kontzertua hasitakoan. Dena den, hark gogorarazi du Soreasuko aparkalekuan bost orduz doan aparka ditzaketela autoak musikariek.