Zapoa zapoen herriko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko abe. 16a, 18:05

Ezohiko bisitariarekin topo egin zuten herritar batzuek atzo iluntzean herriko plazan. Azpeitiarrei ezizena ematen dien animalia espeziearen kide batekin topo egin arkupeetan, eta argazki hau atera zioten. Zapoa (animalia) ez da bereziki kalezalea izaten, baina atzokoa, nondik eta nora ez jakin, iritsi zen herriko erdigunera.