Zuhaitz landatu berriak botata Goenan

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko abe. 10a, 08:25

Herritar batek gisa horretan aurkitu zituen, joan den ostiralean, Goenako zelaietan landatu dituzten zuhaitz landare gazteetako batzuk.

Udalak duela gutxi bukatu ditu Goenako zelaiak eta gunea txukuntzeko lanak. Berdegunea egokitu, ibilgailuak garbitzeko gunea berritu, autokarabanentzako gunea sortu eta sarrera asfaltatu ditu, joan den hilean bukatu zituzten lanetan.

Goenako aisia gunea txukuntzeko proiektuaren barruan, zuhaitz gazteak ere landatu dituzte hango berdegunean. Hain zuzen ere, landare berri horietako batzuk botata aurkitu eta argazki hauek atera zituen joan den ostiralean herritar batek.