Usabiaga talde mitiko hura...

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola 2012ko eka. 26a, 14:18

1982ko ekainaren 26an —gaur 30 urte—, Usabiaga Azpeitiko taldea Gipuzkoako benjaminen txapeldun bihurtu zen, Irun-Hondarribiko talde bati 2-0 irabazita finala. Azpeitian izan zen partida, Garmendipen.

Han jokatzen genuen, Usabiagan. Batik bat, geure kuadrilak osatutako ekipoa ginen, Joakinen aitte Juan Pedro Beitia zela entrenatzaile, eta denboraldiko partida den-denak irabazi genituen: Azpeitiko txapelketakoak —finalean Goiko Alaia izan genuen kontrario— eta Gipuzkoakoak —finalerdian Eibar gainditu genuen, adibidez—. Irun-Hondarribiko talde hartan 'Kote' Pikabeak eta Unai Emeryk jokatzen zuten.

Duela 30 urteko garaipen hura gogoratzeko, orduan Usabiagan aritu ginenok eta aurreko urtean eta hurrengo bi urteetan aritu zirenek zapatu honetan geure arteko partida bat jokatuko dugu Garmendipeko zelai artifizialean, 17:30ean. Gero, afaltzera guztiok.

'Ipurbeltz' haur aldizkarian behin —1997ko uztaileko zenbakian— Usabiagako pasadizo bat ekarri nuen gogora. Hementxe:

"Neuk ere jokatu nuen futbolean txikitan. Eta, batik bat, partida batekin gogoratzen naiz. Usabiaga Azpeitiko taldean jokatzen nuen, eta Eibarren kontra geneukan, han, Gipuzkoako Benjamin Txapelketako finalerdia. Ipurua zelaiaren goialdekoan jokatu genuen, lurrezkoan. Eguraldia txarra zen, euria latz, potzuak ugari, lokatza han-hemen. Halako batean, lehian nintzela, begietara salto egin zidaten lokatzak eta potzuko urak. Piperrik ezin ikusi! Ezkerreko hegalean jokatzen nuen orduan, eta babeslekurik gabeko hegal hartan ikusle bakarra zegoen, aterkiarekin: Pedro taldekidearen Pedro aita. Kasu egin eta musuzapi txuria eman zidan, lokatza kentzeko, begiak garbitzeko, zerbait ikusteko. Txerri emanda bueltatu nion...

Erraz irabazi genuen Eibarko partida, Gipuzkoako finalera sailkatu ginen, eta finala ere irabazi. Baina koparekin ez hainbeste, lokatza harekin akordatzen naiz ni, Pedro zenaren musuzapi harekin.

Gaur egun futbolari gazteek jokatzen al dute lokatzetan? Salbuespenak salbuespen, ez (...)".

ARGAZKI OINAK:

1. ARGAZKIA: 1982ko maiatzean Azpeitian, Garmendipen, Azpeitiko benjaminetako finalean Usabiagako taldea. Goian, ezkerretik: Joxe Azpeitia bigarren entrenatzailea, Aitor Unanue, Enekoitz Esnaola, Xabier Odriozola, Andoni Bastarrika, Josu Beobide, Asier Elustondo, Asier Arregi, Julian Amenabar eta Juan Pedro Beitia entrenatzailea. Behean, ezkerretik: Xabier Aranbarri, Esteban Larrañaga, Asier Izagirre, Oskar Agirre, Iñaki Arregi, Joakin Beitia eta Pedro Iriarte.

2. ARGAZKIA: 1982ko maiatzean Azpeitian, Garmendipen, Azpeitiko benjaminetako finalean, Goiko Alaiaren kontra.

3. ARGAZKIA: 1982ko ekainaren 26an Azpeitian, Garmendipen, Gipuzkoako benjaminetako finalean. Baloia jotzear, Oskar Agirre. Kontrarioak, Irun-Hondarribiko talde bat.

4. ARGAZKIA: 1982ko ekainaren 26an Azpeitian, Garmendipen, Gipuzkoako benjaminetako finalean. Enekoitz Esnaola, defenditzen. Kontrarioak, Irun-Hondarribiko talde bat.

5. ARGAZKIA: 1984ko apirilaren 29an Azpeitian, Garmendipen, Azpeitiko alebinetako finalean Usabiaga taldea. Goian, ezkerretik: Juan Ina Subinas entrenatzailea, Aitor Unanue, Asier Elustondo, Luis Garagarza, Andoni Bastarrika, Esteban Larrañaga eta Enekoitz Esnaola. Behean, ezkerretik: Joakin Beitia, Gorka Beobide umea zela, Xabier Aranbarri, Julen Etxeberria, Josu Azurmendi eta Josu Beobide.

6. ARGAZKIA: 1982ko ekainaren 10ean Azpeitian, Zubiolan, Usabiagako benjaminetako taldea Gipuzkoako Txapelketako finalerdian. Goian, ezkerretik: Joxe Azpeitia bigarren entrenatzailea, Aitor Unanue, Enekoitz Esnaola, Inixio Usabiaga (Usabiaga tabernakoa), Asier Izagirre, Pedro Iriarte, Esteban Larrañaga, Fernando Usabiaga (Usabiaga tabernakoa), Andoni Bastarrika, Xabier Odriozola, Julian Amenabar eta Juan Pedro Beitia entrenatzailea. Behean, ezkerretik: Asier Arregi, Josu Beobide, Asier Elustondo, Xabier Aranbarri, Joakin Beitia, Oskar Agirre eta Iñaki Arregi.

7. ARGAZKIA: 1982ko ekainaren 26an Azpeitian, Garmendipen, Gipuzkoako benjaminetako finalean Usabiagako taldea. Goian, ezkerretik: Andoni Bastarrika, Aitor Unanue, Asier Elustondo, Pedro Iriarte, Esteban Larrañaga, Xabier Odriozola, Enekoitz Esnaola eta Asier Arregi. Behean, ezkerretik: Julian Amenabar, Xabier Aranbarri, Joakin Beitia, Oskar Agirre, Asier Izagirre, Iñaki Arregi eta Josu Beobide.

8. ARGAZKIA: 1982ko ekainaren 26an Azpeitian, Garmendipen, Gipuzkoako benjaminetako finalean. Usabiagako taldean, ezkerretik: Xabier Odriozola, Iñaki Arregi, Asier Izagirre, Julian Amenabar, Asier Arregi, Andoni Bastarrika, Xabier Aranbarri, Oskar Agirre, Josu Beobide, Aitor Unanue, Enekoitz Esnaola, Esteban Larrañaga, Asier Elustondo eta Joakin Beitia