Ikasi gabeko lan eskubideez

Erabiltzailearen aurpegia Eider Agirre 2021ko eka. 10a, 15:28

Eider Agirrek Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak, legez kanpoko kaleratzeak, aldi baterako kontratuak edota ordaindu gabeko praktika amaigabeak. Nekez aurkituko dugu horrelako egoera bizi edo ezagutu ez duen norbait. Egia esanda, oso ohiko bihurtu dira lan eremuko baldintza penagarriak, horiek normalizatzera ere heldu garelarik. Lan esparruko eskubideen ezagutza mugatuaren ondorio, agian. Nire buruari askotan galdetu diot: “Ba al dakigu zeintzuk diren gure lan eskubideak? Ba al dakigu lan esparruan zenbat eskubide urraketa ematen diren?”. Eta, nik behintzat, nomina soil bat irakurtzeko orduan ditudan buruhausteak ikusita, ezetz esango nuke.

Pasa den maiatzaren 27an adostu zituzten Espainiako Estatuko alderdi politikoek, patronalak eta sindikatuek COVID19-aren ondoriozko aldi baterako erregulazioetarako laguntzen luzapenak irailaren 30era arte. Hala ere, pandemia erabat baretu arte egoera hori luzatzeko aukerak irekita daude, alderdi politikoen esanetan, lana eta babes soziala bermatzeko beharrezko neurriak direlako.

Gauzak horrela, enpresak langileen Gizarte Segurantzetako ordainketetatik salbuetsita geratuko dira, baina ordainetan ezin dituzte beren langileak kaleratu. Kaleratuko balituzte, enpresak jaso dituen dirulaguntzak bertan behera geratuko lirateke. Kontrapartida horrekin langileon babes soziala eta lana bermatzen dira agintari politikoen esanetan, nahiz eta “babes” horrek iraungitze data daukan.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.