Herri Batzarra, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2024ko mar. 17a, 23:08

Basazabal jauregian izango da hitzordua etzi, martxoaren 20an, 19:00etan. Azpeitiko EH Bilduk batzarrean parte hartzeko dei egin die herritarrei.

Azpeitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du asteazkenean, 19:00etan hasita, Basazabal jauregian.

Hauek izango dira batzarrean landuko dituzten gaiak:

  • Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen kokapena.
  • Azpeitiko agenda

Bere oinarriekin landuko ditu EH Bilduk aipatutako mintzagaiak eta aurrera begirako erronkak.