Palestinako gatazkari buruzko hitzaldia eta elkarretaratzea, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko aza. 2a, 16:08
(Argazkia: Pixabay)

Andoni Olariaga, Iratzar Fundazioko kidea, izanen da hizlaria gaur zortzi, hilaren 9an, Sanagustin kulturgunean. Asteartean, berriz, hilaren 7an, Gernika-Palestina ekimenaren deiarekinn bat eginez izango den elkarretaratzean parte hartzera deitu du Azpeitiko EH Bilduk.

Palestinan gertatzen ari den sarraskiak ez du etenik. Egunetik egunera larriagotzen ari da egoera bertan. Israelen okupazio eta suntsiketa estrategiaren aurrean, hauxe da EH Bilduren aldarria: elkarrizketa politikoa eta Palestinako herriaren erabakitze eskubidea errespetatu daitezela.

Egoera sakonean aztertzeko eta gatazka testuinguratzeko hitzaldia antolatu du Azpeitiko EH Bilduk. Gaur zortzi, azaroaren 9an, Andoni Olariaga, Iratzar Fundazioko kidea, izanen da hizlari Sanagustin kulturgunean, 19:00etan.

Asteartean, elkarretaratzea

Datorren astean, beraz, bi hitzordu izango ditugu, Azpeitian, Palestinarekiko elkartasuna adierazteko.

Izan ere, Gernika-Palestina ekimenak dei egin du, asteartean, azaroaren 7an, mobilizatzeko. Goizean, ikastetxeetan; arratsaldean, udaletxeetan. Deialdi horrekin ere bat egiten du Azpeitiko EH Bilduk eta beraz, asteartean, 19:00etan, udaletxe aurrean egingo den elkarretaratzera joateko gonbita luzatzen dizuegu.

Bertan ikusiko garelakoan,
Genozidiorik ez! Palestina askatu!