Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herri batzarra egingo du gaur EH Bilduk, udal eta foru bozen balorazioa zein Espainiako hauteskundeen kokapena azaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko eka. 13a, 09:29
EH Bilduren spoteko irudia.

Basazabal jauregian da hitzordua, 19:00etan hasita. EH Bilduk batzarrean parte hartzeko deia egin die herritarrei.

EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, Basazabal jauregian. Udal eta foru hauteskundeen kanpainaren balorazioa nahiz emaitzen irakurketa egingo ditu talde politikoak bere oinarriekin.

Horrez gain, uztailaren 23ari begira, Espainiako gorteetarako eta senaturako bozen kokapena eta plantenamendua azalduko dira.

EH Bilduk batzarrean parte hartzeko deia egin die herritarrei.