Zurekin ere egin nahi dugu maite dugun Azpeitia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko mai. 19a, 14:02

Azpeitiko EH Bilduren hauteskundeetako spota da honako hau. Ekitaldi nagusia gaur, ostirala, izango da, 19:00etan hasita, Frontoi Txikian.

Udal bat gobernatzeko modu desberdinak daude, baina guk herritarrekin batera lantzen den horretan sinisten dugu. Datozen urteetarako landu ditugun ildoak aurkezten dizkizuegu bideo honetan:

Herri duinagoa: Inor atzean utzi gabe, herritar guztien beharrak kontuan izanda, aurrera egingo duena.

Herri aktiboagoa: Herrian bertan bizitzeko eta lan egiteko aukera emango duena.

Herri iraunkorragoa: Larrialdi ekologikoari aurre egiteko neurriak udal kudeaketan eta bizimoduan txertatzen dituena.

Herri bizigarriagoa: Herritar guztientzat herrian bertan eroso eta seguru bizitzeko aukerak ematen dituena.

Herri errotuagoa: Arloz arloko eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean diharduena.