Energia trantsiziorako estrategiaz hitzaldia eskainiko dute Oterok eta Otxandianok abenduaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2022ko abe. 13a, 10:03
Pello Otxandiano eta Mikel Otero EH Bilduko kideak.

Energiaren trantsizioaren erronkari erantzuteko gida aurkeztu zuen EH Bilduk. Orain, gaian sakontzeko, solasaldia eskainiko dute EH Bilduko Programa Zuzendari Pello Otxandianok eta Trantsizio Ekologikorako Idazkari Mikel Oterok. Hilaren 20an izango da hitzaldia, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. 

Datozen urteotako erronka handienetakoa izango da energiaren trantsizioa gizartearentzat; herritar zein erakundeentzat. Arazo horri aurre egin eta energia subiranotasun handiagoa lortzeko helburuz, Euskal Herri osorako alderdi subiranistaren estrategia edo gida aurkeztu zuen azaroaren bukaeran Euskal Herria Bilduk. Gaiaren xehetasunak aurkezten izango dira abenduaren 20an, 18:30etan, Sanagustinen, Pello Otxandiano EH Bilduko Programa Zuzendaria eta Mikel Otero Trantsizio Ekologikorako Idazkaria.

Klima aldaketaren erronkari aurre egiteko helburuaz gain, EH Bilduk estrategiarekin herrialdearentzako subiranotasun maila handiagoak bilatzen ditu. Hau da, gure energia-kontsumoa lurralderatzea, gure kontsumoez arduratzea eta, beraz, geure lurraldean energia nola sor dezakegun aztertzea, autosufizientzia-maila handia lortzeko; eta, era berean, ekoizpen-bitartekoak demokratizatzea, energia enpresa transnazionalek botere publikoetan duten eragin erabakigarriari aurre egiteko baldintzak sortuz. Euskal Herrirako estrategia energetikoaren inguruan hausnartzeko momentua da, eta hitzaldian horren inguruko gakoak azalduko dira.