36 | Asier Gogortza

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2023ko eka. 15a, 08:08

Asier Gogortza Beran (Nafarroa) jaio zen 1976an. Argazkilaria da, eta argazkietan jaso du bere ingurua. Orain arteko proiekturik gehienetan atzera begira aritu da, galtzen ari zen mundu baten aztarnak gorde nahian bezala. Bunkerrak, bordak, frontoiak, ipar aldera ematen duten paretak… arkitekturarekin lotutako lanak izan dira asko. Pandemiarekin, ordea, beste era bateko lanari ekin zion: Hariztia. Paisaia bat sortu, hazten ikusi, zaindu eta ondorengoentzat uzteko.