14 | Gehiengoaren Hiria

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2020ko urr. 14a, 15:08

Gehiengoaren hiria Pasaiako badiako arkitekturaren inguruko gogoeta bat da. Pasaiako badia, Espainiako desarrollismoaren garaian garatutako hiri gune askoren antzera, itsusitzat jotzen da. Liburuak Pasaiako eraikinen erradiografia bat egiten du, eta itsustasunaren kontzeptua kolokan jartzen du, nostalgiaren inguruko gogoeta bat eginez. Lan hau, bere esentzian, inoiz aintzat hartu ez den arkitektura bati egindako omenaldia da. Jonander Agirre Mikelez eta Ander Gortazar Balerdi Donostian errotutako arkitektoak dira, beren jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen dutenak.