12 | Basolatik Berri Onik Ez

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2020ko ira. 16a, 14:59

Xabiroi aldizkarian atalka argitaratu den nobela grafikoa da Basolatik Berri Onik Ez . Orbaitzetako arma fabrika zaharraren deuseztatzea oinarri hartuta, Dani Fanok proposatu, Asisko Urmenetak idatzi eta Joseba Larretxek marraztutako alegiazko istorioa da. Laster, liburu formatuan kaleratuko da.

Joseba Larretxe Josevisky Irunen jaio zen 1985ean. Arkitektura ikasketak egin bazituen ere, komikigintzarako bokazioa izan du betidanik. Hainbat aldizkaritarako kolaborazioak (Argia, Gaztezulo, Xabiroi, H28...), beste hainbat nobela grafikotako ilustrazioak (Katu Hegoduna, Walking, Aingurak –horren gidoia ere bai–, Joana Maiz...) eta bestelako ilustrazio lanak egin ditu –2020ko Donostiako Jazzaldiaren kartela, esaterako–.

Asisko Urmeneta Iruñean jaio zen 1965ean. Napartheid aldizkari satirikoaren sortzailea da, eta azken hamarkadetan mota guztietako ilustrazio lanak egin ditu: komiki labur eta tirak Argian, Xabiroin edota H28n, nobela grafikoak (Hegoekialde Urruneko Legenda, Erraondoko Azken Ttunttuneroa, Eusklabo Alaiak, AztiHitza: Xahoren Biografikoa, 1620, Nafarroa Beheregaina...), diskoen azalak (Oskorri edota Negu Gorriakentzat...) eta abar.