11 | Atopia

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2020ko api. 20a, 10:13

Atopia RPG Euskal Herri surrealista batean kokaturiko rol-jokoa da, Etzi PMko kideek 2019ko Durangoko Azokan plazaratua. Marxialistak, lur4ak, ikurrin daltonikoak, errobot-lehendakariak edo dinosauroak. "Konspirazio guztiek dute balizko arrazoia Euskal Herri garaikidearen bertsio alternatibo honetan". Eneko Olazabal eta Xabier Landabideari egindako elkarrizketak izan behar zuen erreportaje honen ardatza, baina errealitatez betetako luizi batek hankaz gora jarri du dena azken hilabeteotan.